Ruritania Editores SL erakundea (aurrerantzean, “Ruritania”) behar bezala eratutako sozietatea da (Egoitza soziala Alacanten du, Periodista Tirso Marín kalea 16, 2A lokala, 03540 helbidean; B87529103 IFZ, eta contacto@zendalibros.com helbide elektronikoa) eta https://www.zendalibros.com (aurrerantzean, “Zenda”) webgunearen jabea da; erakunde horrek, Iberdrola SA enpresarekin elkarlanean (IFK: CIF A-48010615 eta egoitza soziala Euskadi plaza 5, 48009 – Bilbo, Bizkaia helbidean du), doako sustapen hau sortu dute, eta oinarri hauetan aurreikusitakoarekin bat etorriz egingo da:1. Sustapen honen helburua da idazketa sustatzea, eta erabiltzaileei diru-sari bat irabazteko aukera ematea.
2. Sustapena Interneten egingo da, eta munduko edozein tokitako idazle afizionatuek eta profesionalek hartu ahal izango dute parte, baita blogariek eta sare sozialen erabiltzaileek ere.
3. Sustapenaren iraupena: 2018ko azaroaren 28ko 12:00etatik (asteartea) 2018ko abenduaren 9ko 23:59era (igandea). Abenduaren 12an (asteazkena), aukeraketa argitaratuko dugu Zendan, kategoria bakoitzeko sariak eskuratzeko aukera daukaten 5 istorioekin. 2018ko abenduaren 14an (ostirala), irabazlearen eta finalistaren izenak zabalduko dira.
NOLA PARTE HARTU
Sustapenean parte hartzeko, beharrezkoa izango da Interneten kontakizun bat idaztea, euskal gaia duen istorio bat, edozein gaitan eta tokitan girotua. Testu hori euskaraz edo gaztelaniaz idatzi ahal izango da, eta Interneten argitaratu beharko da, blog bateko sarrera baten bidez, Facebookeko ohar baten bidez edo Twiterreko txio edo hari baten bidez.
Erabiltzaileek kontakizuna beren blogetan, edo Facebook edo Twitter kontuetan argitaratu ondoren, Zendaren Foroan izena eman beharko dute, atal honetan: https://foro.zendalibros.com/forums/topic/concurso-de-historias-vascas/.Gainera, beren oharra zabaldu ahal izango dute sare sozialetan (Facebooken edo Twitterren), traol hauen bidez: #historiasvascas eta #ZendaIpuinak.
Lehiakide bakoitzak, gehienez ere, bi istorio aurkeztu ahal izango ditu, betiere oinarri hauetan ezarritako eskakizunak betetzen baditu.
Istorioek jatorrizkoak eta argitaragabeak izan beharko dute, eta ezingo dute, inola ere, hirugarrenen jabetza intelektual edo industrialeko edo datuak babesteko eskubiderik urratu.
Testuek, gutxienez, 100 karaktere izan beharko dituzte. Eta gehienez, 1.000 hitzetakoa.
Adierazitako epean argitaratutako testuen artean, Txani Rodríguez, June Fernández, Ana Malagon, Iban Zaldua, Ander Izagirre eta Mikel Urkiagak osatutako epaimahaiak irabazle bat eta finalista bat aukeratuko dituzte kategoria bakoitzean. Epaimahaiak literatura-kalitatea eta testuaren originaltasuna baloratuko ditu.
SARIA
1. Lehen saria 1.000 €-koa da, dirutan, bai euskarazko eta bai gaztelaniazko kategoriarentzat. Bi kategorietako finalistentzako saria 500 €-koa da, dirutan. (3.000 €, lau sarien artean).
2. Sariak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ) arautzen duen azaroaren 28ko 35/2006 Legean ezarritakoaren eta PFEZren araudia onesten duen martxoaren 30eko 439/2007 Errege Dekretuaren menpe daude; beraz, Iberdrolari dagokio, atxikitzearen edo kontuan sartzearen menpeko errenta kitatzen duen subjektu pasiboa denez gero, kontuan sartzea edo atxikipena egitea, zerga horren ondoreetarako.
3. Kategoria bakoitzeko kontakizun irabazlea eta finalista hautatzean, Iberdrola harremanetan jarriko da irabazleekin, sare sozialetako beren profilen bidez, jakinarazteko irabazle hautatu dituztela, eta eskatuko zaie digitalysocialmedia@iberdrola.es helbidera formulario bat bidaltzea, datu hauekin: Izena, abizenak, NANa edo pasaportea, helbide elektronikoa, helbidea eta kontu-korrontearen zenbakia. Formularioa irabazleen esku egongo da helbide honetan: https://drive.google.com/open?id=1WfT0yilmUqrD_kvQSubz2RiLhWXTf-m7. Ez bada lortzen bietakoren batekin (irabazlea edo finalista) harremanetan jartzea bost (5) eguneko epean, epaimahaiak beste kontakizun bat aukeratu ahal izango du, eta beste horiekin beste bost (5) eguneko epean ezin badu harremanetan jarri, saria hutsik geratuko da.
4. Saria pertsonala eta besterenezina izango da.
GAINERAKO BALDINTZAK
1. Zendak bere egiten du bere arabera desegoki parte hartu duten edo sustapen honen funtzionamendu onari eta igarotze normal eta arauzkoari iruzur egiten dioten, edo hura asaldatzen edo baliogabetzen duten parte-hartzaileak sustapenetik kanpo, eta ondorioz sari-banaketatik kanpo, uzteko eskubidea, baita azaldutakoaren arabera modu irregularrean jardun dutela susmatzen edo egiaztatzen den parte-hartzaileak ere.
Parte-hartzailea izango da, guztiz eta soil-soilik, sartzen edo komunikatzen dituen edukien, mezuen eta/edo iruzkinen erantzulea. Alde horretatik, parte-hartzaileak, edonola ere, sustapenera aurkeztu duen testuaren ondorioz hirugarrenen baten irudi-eskubideak edo datuak babesteko, ohorerako, intimitaterako edo beste edozein eskubide urratu badu, bere gain hartuko du horrekin lotutako edozein erreklamazioren erantzukizuna, eta Zendak eta Iberdrolak ez dute urratze horren ondoriozko inolako erantzukizunik izango.
Desegoki parte hartzen bada, eta saria entregatu ondoren antzematen bada, Zendak eta Iberdrolak bere egiten dute autorearen edo erantzulearen aurka dagozkion legezko neurriak hartzeko eskubidea; besteak beste, saria itzultzekoak.
Zendak bere gain hartzen du bere edukiagatik errepikakorrak diren edo lehendik argitaratutakoen antzekoak diren kontakizunak baztertzeko eskubidea; ondorioz, kontakizun horiek ezingo dute parte hartu sustapen honetan.
Zendak bere gain hartuko du beren izaeragatik iraingarri, laidogarri, gustu txarreko edo legez kontrakotzat jotzen diren kontakizunak ezabatzeko eskubidea.
2. Munduko edozein tokitako 18 urtetik gorako pertsona fisikoek har dezakete parte.
3. Oinarri hauek onartzen direnetik, Zendak bere egiten du irabazlearen eta finalistaren izena eta irudia erabiltzeko eskubidea; beraz, parte-hartzaileek baimendu egiten dute mundu osoan eta mugarik gabe, Zendak beren irudia eta izena erabiltzea, argitaratzea eta erreproduzitzea, edozein iragarki, sustapen eta argitalpenetan (Internet barne), edo beste edozein bitartekotan, sustapen- edo informazio-helburuetarako, betiere sustapen honekin lotuta badaude. Parte-hartzaileei ez zaie inolako diru-ordainik emango, sustapen honen ondorioz lortutako saria kenduta.
4. Parte-hartzaile guztiek adierazten dute eta ziurtatzen dute baimentzen dutela Zendak beren irudia eta izena erabiltzea sustapen honen esparruan soilik, eta informazio xederako.
5. Zendak bere egiten du edonoiz sustapen honen baldintzak aldatzeko eskubidea, baita aurrez ezarritako epea baino lehen bertan behera uztekoa ere, betiere horretarako bidezko arrazoirik badago, eta konpromisoa hartzen du oinarri berriak, sustapenaren baldintzak edo behin betiko bertan behera utzi dela jakinarazteko.
6. Zenda ez da izango parte hartzean izandako akatsen erantzule, Interneten, Twitterren edo Facebooken funtzionamendu txararen ondorio badira (plataforma independenteak baitira), edo beste edozein arrazoiren ondorio badira; adibidez, eteteak, moteltzea, osatu gabe daudelako edo beste arrazoi batzuengatiko erregistratu gabeko parte-hartzeak, sarbidea ez baimentzea edo edozein informazio jasotzean akatsak izatea. Ez da egingo, era berean, horiek erabiltzaileei eragin diezazkieketen kalte-galeren erantzule.
7. Sustapenean parte hartzeko, nahitaez onartu behar dira oinarri hauek, baita Zendaren interpretatzeko irizpideak ere, sustapen honetatik eratorritako edozein arazo ebazteko.
8. Twitterrek eta Facebookek ez dute sustatzen, ez abalatzen ez administratzen, inola ere ez, sustapen hau, eta ez daude harekin lotuta. Parte-hartzaileak jabetzen dira beren informazioa ematen ari zaizkiola Zendari, eta horrek sustapen honetan parte hartzea kudeatzeko besterik ez duela erabiliko, eta, izatekotan, irabazle izendatuko balute, saria jakinarazteko. Twitterrek edo Facebookek ez dute inolako erantzukizunik izango lehiakide eta parte-hartzaileekin.
9. Datu pertsonalak babestea: Datu pertsonalak babestearen arduradunak (Ruritania Editores SL), Europar Batasunaren Datuak Babesteko Araudi Orokor Berriaren (DBAO) 13. artikuluaren arabera, konpromisoa hartzen du datu pertsonalak beren jabeen eskubideekiko errespetuz tratatzeko, eta unean-unean indarrean dagoen datuak babesteko araudiari jarraikiz.
Oinarrizko informazioa:
9.1. Xedea: https://www.zendalibros.com webgunean kudeatutako lehiaketan parte hartzea.
9.2. Zilegitasuna: Interesdunaren baimena eta lehiaketaren oinarriak onartzea.
9.3. Hartzaileak: Irabazleak https://www.zendalibros.com webgunean argitaratuko dira, eta haien datuak Iberdrolari jakinaraziko zaizkio, sariak ematea kudeatzeko.
9.4. Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea dute, baita beste eskubide batzuk ere, informazio gehigarrian azaltzen den moduan.
9.4.1. Informazio gehigarria: Datuen Babesaren inguruko informazio gehigarri eta xehatua kontsulta dezakezu pribatutasunari eta lehiaketei buruzko atalean, gure webgunean, edo posta elektroniko bidez eskatuz, contacto@zendalibros.com helbidean.
Oinarri hauek eskuragarri daude, kontsultatzeko, webgune hauetan: https://www.zendalibros.com, https://www.iberdrola.com/sala-comunicacion/redes-sociales/bases-concursos eta lehiaketen eta zozketen oinarrien notario-artxiboan (ABACO) www.notariado.org. Oinarri hauetan aurreikusten ez den beste edozein alderdi, edo interpretazioari buruzko edozein zalantza, sustapen bakoitzaren antolatzaileen irizpideen arabera ebatziko da.
10. Erabiltzaileak, sustapen honetan parte hartzean, oinarri hauek onartzen ditu. Honako baldintza orokor hauek Espainiako legeriaren arabera interpretatuko dira.
Zenda es un territorio de libros y amigos, al que te puedes sumar transitando por la web y con tus comentarios aquí o en el foro. Para participar en esta sección de comentarios es preciso estar registrado. Normas: